Kokapena.- F7. Hasiera.- Gordoniz. Amaiera.- Harrobia. Erabakiaren data.- 1961eko abuztuaren 2a.

Altubeko mendien eta Gibijo mendilerroaren artean 631 metroko garaiera duen mendateari dagokio izena. Mendateak Gasteiz eta Bilbo lotzen ditu Nerbioi ibaiaren arrotik. Enkantean jarri zen 1794. urtean, Olaguíbel arkitektoaren planoei eta zuzendaritzari jarraituta. Hasieran, Zuia haranerainoko zatia baino ez zen egin, frantsesen inbasioaren ondorioz, eta 1817an bukatu zuten, Orozkotik.