Eduardo Aznar Tutor Bilbon jaio zen 1860ko otsailaren 17an. Eduardo Aznar de la Sota eta Luisa Tutorren lehenengo semea izan zen. Bizkaiko Institutuan ikasi zuen bere lehengusua zen Ramon de la Sotarekin eta gerora bere lankide izango diren Víctor eta Benigno Chávarrirekin. 12 urte zituela, bere aitak Ingalaterra eta Alemaniara bidali zuen merkataritza ikastera. Handik bueltan, merkataritzako gaiak jakiteaz gain, bost hizkuntza zekizkien.
1880an Bilbora itzuli egin zen eta familiako aferetan aritzeaz gain, bere kabuz ere beste negozioetan sartu zen. Setares-eko meatzean edo Alcedoko lurrunean egon zen, hasieran Ramón de la Sotarekin, gero Aznar y Astigarragarekin jarraitu zuen eta beste kidea zendu zenean, bere aitarekin jarraitu zuen Aznar y Compañíarekin. Astilleros de Euskalduna-n zituzten akzioak azaltzen dute, Eduardo Aznar Tutor, bere anaia Luis, bere aita eta bere lehengusua Ramón de la Sotak, gerora bizi osorako bertan izango duten kontseilari kargua.
Mª del Rosario González Salazarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Bere anaia baino aktibitate enpresarial handiagoa izan zuen. Izan ere, meatzaritza eta ontzigintzaz gain, sektore elektrikoan ere aritu zen.
Ontziola negozioetan ere ibili zen. Euskaldunaz gain, 1900. urtean Cadizeko ontziolako administratzaile izendatu zuten. Bilboko Portuko Lanen idazkaria izan zen, Bilboko Merkataritza Ganbarako lehendakaria eta 1900. urtean sortutako Asociación de Navieros de Bilbao-ko sustatzaile eta lehendakariorde izan zen ere.
Baina itsasgintzaz eta meatzaritzaz gain, Aznar y Compañia sozietatetik beste sektore batzuetan ere nabarmendu zen, trenbideetan adibidez eta 1901ean Hidroeléctrica Ibérica sortu zenean, bere sorreran parte hartu zuen eta presidente izendatu zuten.
Berrizeko markes titulua pasa zion bere aitak 1900. urtean. Politikan Bizkaiko Aldundi probintzialean hasi zen, Bilboko diputatu aukeratu zuten, partidu kontserbadorearen baitan 1890. urteko hauteskundeetan. Hainbat komisioetan hartu zuen parte. Markinan, Ribadeon (Lugo) edo Miranda de Ebron izan zen diputatu eta 1905ean Terueleko senatari.
1908. urtean zendu zen Bilbon 48 urte zituelarik. Ontzi- enpresan izandako arazoak, La Habanako dikearekin edota Hidroeléctrica Ibérica-rekin izandakoak bere osasunean erabakigarriak izan ziren.
Izaro Arbilla